Teknologia albisteak

Lanaren Geroaldia. Geroaldiko Lana

Erabiltzailearen aurpegia
Igor Calzada eta Aintzane Agiriano - MIK
2006-04-07 : 16:04

MIK S.Coop., MCCko Kudeaketarako Ikerketa Zentruak, Lanaren Geroaldia. Geroaldiko Lana liburua aurkeztu zuen atzo. Lana, Kudeaketa eta Berrikuntzaren inguruan burutzen diharduen ikerketa egitasmoen dibulgazio lan gisa. Liburua, MIK eta EHUko Udako Ikastaroen lankidetzaren ondorioz, iazko Futuro del Trabajo Udako Ikastaroaren emaitza zuzena da.

Hamalau izan dira liburuan partehartu duten egileak: Ángel Arbonies (MIK), Gregorio de Castro (EUROFOUND), Lorenzo di Pietro (Porta 22), Eukén Sesé (Fomento SS), Camilo Agromayor (Ofita), Fernando Andreu (Euskaltel), Andoni Gartzia (Polo Innovación Garaia), Juanjo Brizuela (Azk Taldea), Carlos Fernández (MIK), Antonio Casado (EHU), Olga Fotinopolou (EHU), Josu Azpillaga (CodeSyntax), Eneko Astigarraga (ESTE-Deustuko Unibertsitatea) eta Igor Calzada (MIK) koordinatzaile eta egilekide bezala.

Liburua hiru ataletan banatuta dago:

  • I.- Lanaren Geroalditik. Enpresa, Europa, Lanpostuak, Lan-lekuak, Teknologiak (IKTak), Hiri eta Lurraldeak, Lanaren eta Bizitzaren arteko oreka eta Sormena.
  • II.- Geroaldiko Lanera. Aurreko zenbait ekarpen laburbilduz, Geroaldiko Lanak zuzenean Kapital Sortzailearekin erkaturik aurkituko ditugula argudiatzen da.
  • III.- Saiakera Futuristak. Argitarapenaren hirugarren eta azken atalak, 2005eko Udako Ikastaroarekin batera ospatu zen Saiakera Lehiaketaren lau saiakera finalistak jasotzen ditu bere osotasunean.

Guztia www.elfuturodeltrabajo.org webgunean dago ikusgai.

KAPITAL SORTZAILEAren Garrantzia: Geroaldiko Lanak eta Berrikuntza

Futuro del Trabajo liburuaren aurkezpen ekitaldiarekin 2005 Udako Ikastaroaren edizioa itxi egin da, jarraitasuna eta koherentzia tematikoa izango duen 2006ko edizio berria irekiz. Honako izenburua duen 2006ko Udako Ikastaroa aurkeztu da:

KAPITAL SORTZAILEAren Garrantzia: Geroaldiko Lanak eta Berrikuntza.

Ikastaro hau, 2006ko uztailaren 6, 7 eta 8an ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian.

Informazioa: http://www.elcapitalcreativo.org

Erantzun

Sartu