Teknologia albisteak
2

Kalitate handiagoko irudiak eta berrikuntzak Tagzanian

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Azpillaga eta Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2006-04-06 : 10:04

Aldaketak daude gaur Tagzanian. Bereziki, munduko toki askotarako irudi berri eta askoz zehatzagoak. Eta erabiltzaileentzat, etiketak jartzeko orduan erraztasunak puntu bat gehitu nahi duzunean.

Google Maps aplikazioaren API delakoak 2 bertsioa du ofiziala aste honetatik aurrera, iaztik 1. bertsioarekin ibili ondoren. Aukera berrietara moldatu dugu Tagzania, beraz.

  • Erabiltzaileentzat, Post formulario berria,deskribapenaren alorra handixeagoa, api berriaren minimap berria integraturik, eta tag edo etiketak gehitzeko script berria. Zure etiketa guztiak ikusten dira eta haietan klik eginez gero, ba gehitu egiten dira, del.icio.us-en bezalaxe. Kontu hau Julen Gabiria gure erabiltzaile saiatuak eskatu zuen, eta, hara, ea zer iruditzen zaion orain.
  • Mapa guztietan, puntu baten gainean jarriz gero kurtsorea, testu bat ikusten da, klik egin beharrik gabe. Tooltip esaten omen zaio honi.

Eta, batez ere, irudi berriak, detaile handiagokoak. Euskal Herrian ez prezisamente, baina bai hortik zehar. Nashville , Glasgow , Londres , Tallinn , Alacant ...

Ikus adibide batzuk hemen. Irudi hauetarik asko, Google Earth aplikazioan edo Google Local gune orijinalean ikus zitezkeen, baina ez API-aren bidezko mash-up hauetan. Ikusi, adibidez, National Geographic aldizkariak Afrikan ateratako airezko irudi zoragarri batzuk. Perspektibak txoke egiten duten puntu zehatz batzuk, ikusmira bereziekin hemen.

Bestalde, duela egun batzuk frantsesezko, portugesezko eta holandesezko bertsioak atera genituen. Zazpi hizkuntza dagoeneko. Laster etorriko dira (espero dugunez) alemana, galesera eta katalana.

Erantzunak

Julen Gabiria
2006-04-06 : 11:28

Zorionak lagunok: segi horrelako berrikuntzak eskaintzen, hau "la piiiiiiiiii" bihurtzen ari da eta! ;-)

3ARRANO
2006-04-07 : 00:28

Pozgarria da ikustea horrelako proiektuak ez direla sortu eta gero aldaketarik gabe egoten, baizik proiektua hobetuz eta handituz doala.



Victoria urjauziak benetan ikusgarriak!



Zorionak eta eskerrik asko!

Erantzun

Sartu