Teknologia albisteak

Tokiko Agenda 21 inguruko II Ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Itziar Goienetxea - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2006-04-10 : 12:04

Tokiko Agenda 21ak udalerri bakoitzeko Garapen Jasangarrian duen garrantzia dela eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzaz Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Tokiko Agenda 21 inguruko II Ikastaroa antolatu du.

Ikastaroaren helburua Tokiko Agenda 21 inguruan erantzukizuna duten tokiko administrazioetako teknikari zein zinegotziak (Udaletxeak eta Mankomunitateak) eta Tokiko Agenda 21aren eta Garapen Jasangarriaren inguruan ezagupen praktikoak eskuratu nahi dituzten diziplina ezberdinetako unibertsitateko tituludunak, profesionalak, herritarrak eta gizarte-mugimenduak heztea da.

Hartara, Tokiko Agenda 21 prozesuko fase guztiak, Diagnostikoa egitetik hasi eta Tokiko Agenda 21ean zehaztutako jardueren segimendua egin eta ebaluatu arte, aztertuko dira. Tokiko Agenda 21a eremu ezberdinetan (hiria, landa eta eskola) eta arlo sozial, ekonomiko eta ingurumenezkoa kontuan hartuz aztertuko da.

Ikastaroak ponentzia, bisita tekniko gidatuak eta parte-hartze tailerrak bezalako ekintzak barneratzen ditu eta 30 orduko iraupena du.
Bisita teknikoetan, ikasleriak udalerri edo eskualde ezberdinek Tokiko Agenda 21 inguruan jarraitzen dituzten fase ezberdinak ezagutzeko aukera izango duen bitartean, parte-hartze tailerretan, ikasleek, irakasleriak adierazitako kasu praktikoen bitartez, txosten eta bisita tekniko gidatuetan jorratutako gaiak eztabaidatzeko aukera izango dute.

Ikastaroko informazio osoa (egitaraua, ordutegia, diru-laguntzak...) eskuratzeko, Ikastaroko idazkaritzarekin harremanetan jarri zaitezkete (Itziar Goienetxea: jornadas@asmoz.org. Tel.: 943-212369) edo hurrengo webgunea kontsultatu dezakezue: http://presenciales.asmoz.org


Erantzun

Sartu