Sánchez-Almeida abokatuaren ziber-agurra
Lege honek zeharo murrizten du norberak bere erabilpenerako kopiak egiteko eskubidea, euskarri digitalak canon batez grabatzen ditu (ez du inporta zertarako erabiliko duzun erosi berri duzun CD kaxa hori, zure oporretako argazkiak gorde nahi badituzu ere SGAEri ordaindu beharko diozu) eta ziurrenik ezagutzen ez ditudan beste milaka astakeria ahalbidetzen ditu.
Ni ez naiz lege gaietan jakitun, eta baliteke post honetan arazoaren sakonera ez heltzea, baina, zerbait esan beharra dago. Beste kontu batzuetarako zarata egiten den bezela honetarako ere egin beharko litzateke.
Carlos Sanchez Almeidak agur esaten duen dokumentua Kriptopolisen irakur daiteke. Dokumentua luzea da, baina merezi du, egoera honetara nola heldu garen dexente argi azaltzen du.
Eskerrik asko egindako lanagatik.
Erantzunak kargatzen...