Sustatu logoa Teknologia albisteak

Letren Astea Deustuko Unibertsitatean

Datorren aste honetan, ESIDEko astearekin bat eginez, Letren Astea ere izango da (hiru filologiek eta Historiak osatutakoa) Deustuko Unibertsitatean. Apirilaren 5etik 7ra hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta tailerrak izango dira, besteak beste, guztion esku. Blog lehiaketa bat ere bai, eta euskarazko blog onenarentzat, sari bat.

Martxoaren 27an Deustuko Unibertsitateko ESIDE fakultateko Zientzia eta Letren astea hasi zen. Bi aste irauten duen ospakizuna da eta egun hauetan zehar lehiaketak, jolasak, sketchak etab. prestatu eta burutuko dituzte nahi duen orok parte har dezan. Baina, datorren aste honetan, ESIDEko astearekin bat eginez, Letren Astea ere izango da (hiru filologiek eta Historiak osatutakoa) Deustun. Apirilaren 5etik 7ra hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta tailerrak izango dira, besteak beste, guztion esku. Eta jarraian euskerarekin lotura handien dutenen ekitaldien berri duzue:
  • Apirilaren 5ean, asteazkena, ESIDEko bideo-konferentzia aretoan:10:30-12:00. Euskal Blogosferaren gaineko mahai-ingurua. Parte hartuko duten blogariak:gonbidatuak alde batetik: Joxe Aranzabal (goiena.net) Julen Gabiria (eibar.org), eta unibertsitateko ordezkariak, bestetik: Eneko Zuloaga (goiena neten Blogigrafoa eta Litterakoa), Lander Azaola (Littera), Janire Rodriguez (goiena.neten Ostertza eta Litterakoa) eta Janire Enzunza (Littera).
  • Apirilaren 5ean, asteazkena, ESIDEko bideo-konferentzia aretoan:Bertsolaritzaren atzean izeneko mahai-ingurua.Gonbidatuak: Bernardo Mandaluniz, Amaia Jauregizar eta Gorka Intxaurbe.
  • Apirilaren 6an, osteguna, Letren Fakultateko 210. gelan:Euskara Ahoan taldearen aurkezpena. Bertan, taldearen sorketatik orain arte izan den bilakaeraren berri emango dute, baita hurrengo hilabeteetara begira dituzten ekintza eta proiektuen azalpenak ere.

Bestalde, blog lehiaketa bat ere antolatu da, eta hiru sari egongo dira, ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz idatzitako blog onenarentzat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu