Teknologia albisteak

Bizkaia Irratia online: mahainguru interesgarria gaur inauguraziorako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-03-29 : 14:03

Bizkaia Irratia Internet bidez zuzeneko emisioa egiten hasi da gaur. Nobedade garrantzitsu hau ospatzeko, mahai ingurua gaur eguerdian 14:00etatik 15:00etara Euskal kultura eta teknologia barriak, partaide hauekin: Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria), Igone Etxebarria (Eusko Jaurlaritzako euskera zuzendaria), Andres Urrutia (Euskaltzainburua), Adolfo Arejita (Euskaltzaina eta Labayru ikastegikoa), Jabier Etxebeste (Bussines&media enpresako zuzendaria) eta Karmele Lopez Urraza (Euskal Herriko Unibertsidadeko irakaslea).

Hesperia Bilbao hoteletik zuzen-zuzenean eskainiko da irratsaioa. Mahai inguruaren moderatzailea Udane Goikoetxea Bizkaia Irratiko kazetaria izango da.

Bizkaia Irratia Bizkaiarratia.com helbidean daukazue, eta irratia online entzuteko hemen.

Erantzun

Sartu