Teknologia albisteak

2006an ere Tropela!!

Erabiltzailearen aurpegia
Tropela Elkartea - Tropela Elkartea
2006-03-31 : 09:03

Badator Euskal Herriko Itzulia eta Tropela Elkarteak, www.tropela.net webgunean euskaraz zure lagunekin parte hartzeko aukera ematen dizu.

Iazko arrakastaren ondoren, aurtengoan ere hemen gatozkizue berrikuntzekin eta egutegi luzeago batekin.

Berrikuntzei dagokienez, jada itxura berrituta dator www.tropela.net . Horretaz gain, 'berriak' atal indartu bat dugu zeinean zuek zuen iritziekin parte hartzeko aukera duzuen.

Egutegia ere aurtengoa luzeagoa izango da, hasiera Euskal Herriko Itzuliak emango diolarik. Jada posible duzue zuen erabiltzailea sortu eta Euskal Herriko Itzulirako zuen taldea prestatzen hastea. Funtzionamendua eta arauak iazkoak izango dira, baina zalantzaren bat baduzue, gure webgunean izango dituzue beharrezko argibide guztiak.

Tropela Elkarteak, euskara, teknologia eta txirrindularitza ardatz harturik, aurten bultzada handiagoa emango diogunaren esperantzarekin indarrez abiarazi du www.tropela.net.

Zatoz Tropelera eta zabal ezazu mezua!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago