Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ardotxiren omenezko blogaren aurkezpena

Agurtzane
2006-03-28 19:03

Gaur da Jose Ramon Goikoetxea (Ardotxi) kazetaria hil zeneko lehen urteurrena. Hau gogoratzeko, blog bat prestatu dute Ardotxiren lagunek.

Bertan, beste zenbait dokumenturekin batera, laster argitaratuko den liburuaren zatiak eskainiko dituzte. Mentxakaren aitorpena da liburuaren izena eta Elkar argitaletxeak kaleratuko du laster. Ardotxi, euskal militante historikoa ez ezik, LAB sindikatuko Iraultzen aldizkariaren arduraduna ere izan zen.

Agur, Mentxaka

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu