Teknologia albisteak

Joomla! CMS-a euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Jose Miguel Arnaiz - IKTak.net
2006-03-29 : 12:03

Asko eta asko dira edukiak kudeatzeko sistemak edo CMSak. Horietako bat eta kode irekikoa Joomla! dugu, Mamboren garapenetik eratorritako softwarea, orain euskaraz ere badakiena!!

Joomla! atariak kudeatzeko sistema bat da, zeinetan gehien bat artikulu edo berriak argitaratzea den funtzionalitate erabiliena. Horretarako erabiltzaile-mota ezberdinak bereizten ditu (kudeatzailea, argitaratzailea, editorea...) eta aukera asko eskaintzen ditu albisteak aurkezteko: blog erara, flash moduan...

Horretaz gain, Joomla!-k berez dakar edukietan bilatzeko sistema eta baita beste funtzionalitate interesgarri batzuk ere: RSS jarioak, izena emandako erabiltzaileei posta bakar batez jakinarazpenak bidali, bozketak egiteko sistema, lotura interesgarriak bidali eta aurkeztekoa...

Garatzaile-komunitate handia du atzean Joomla!-k eta oso ondo kudeatutako laguntza-foroak. Hizkuntzari dagokionez, lan handia ari dira egiten lokalizatzeko eta hurrengo bertsioak webgune eleanitzak sortzeko gaitasuna izango omen du.

Euskararen kasuan, azkeneko bertsioa (1.0.8) itzulita dago eta IKTak.net webgunean testatuta. Erabili nahi duenak SourceForge-n sortutako proiektutik jaitsi dezake: Joomla! Basque translation .

Bestalde, hurrengo bertsioa (1.1) euskaratzeko lanak antolatzeko foro bat ireki dugu asteon Joomla!-ren nazioarteko aldean, Basque Forum

Hemendik aurrerako itzulpenak lan dexente eskatuko digu, baina espero dugu taldetxo bat osatzea eta denon artean burutzea lokalizazioa.

Animo, beraz, eta parte hartu ezazue gurekin software interesgarri honen euskaraketan.

Erantzun

Sartu