Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berria

Arkaitz - Mutilmedia
2006-03-27 00:03

Zabaldu.com domeinupean jarri dut euskara hutsean sortutako egitasmo berria. Zertan datzan? Gaztelerazko meneame.net ezagutzen duzuenoi ezagun egingo zaizue, beronen kode irekian oinarrituta baitago. Zabaldu.com guztiok Interneten ikusten ditugun albisterik interesgarrienak elkarbanatu eta bozkatzeko sistema kolaboratiboa da.

Blog batean, aldizkariren batean… albiste interesgarri bat aurkituz gero, zabaldu.com-en albiste horrekiko erreferentzia bat bidali eta bide batez, berria “zabaltzeko” aukera dugu. Guztion artean bidalitako albiste hauek, denon artean bozkatu ditzakegu, eta horrela, modu demokratiko batean, interesgarrienak azalean agertuko dira. Informazio eta azalpen gehiago webgunean bertan: Zabaldu.com.

Zuen partehartzea espero dugu!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu