Mundua.com, euskaraz bloga sortzeko beste plataforma bat
2006-04-03 10:04
Zerbitzuaren administratzaileak, Aitor Ortuondok, honelaxe deskribatzen ditu Mundua.com-en ezaugarri nagusiak aurkezpeneko artikuluan:
- Zure blog sortzea eta kudeatze oso erraza da, interfaz garbia eta txukuna eskeintzen baitugu.
- Zure blogaren itzura aldatu dezakezu. Oraingoz 7 itzura ezberdin eskeintzen dizkizugu eta laster kopuru hau handitu egingo da.
- Plugin sistemari ezker, zure blogari funtzio ezberdinak gehitu ahal dizkiozu.
- Zure blogak estatistika pribatuak ditu (Wp-ShortStat plugina).
- Etab.
Ortuondok bertantxe dauka bere blog teknofiloa, hiru puntu zero. Duela egun batzuk, Jaurlaritzak banatutako dirulaguntzen inguruko kritika eta artikulua zekarren, Mundua.com laguntzarik gabe utzi dutela-eta.
Bizkaiko enpresa batek sortu du Mundua.com, Gorlizko Ekostat Informaticak. Gaztelaniazko zerbitzu bat ere sarean du enpresa honek, Guebs.com
Erantzunak kargatzen...