Teknologia albisteak
1

ETA, Technoratiko termino bilatuena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-03-22 : 17:03

Une honetan, Technorati-ko portadan begiratu, eta ETA da termino bilatuena. Blogosferan izan du eraginik eguneko albisteak, duda barik.

Blog bilatzailea da Technorati, eta jendeak zer bilatzen duen adierazten du uneoro. Bilaketa emaitzetan ez dago euskarazko mezuak aurkitzeko modu zuzenik (gaztelania edo frantsesa detektatzeko modua badure, ordea). Nolanahi ere, ergatibooarekin edo suetena bilatzen saia zaitezke.

Euskarazko blogosferan, Jabi Zabalak uste du albistea ez dela akaso komeni bezain azkar zabaldu, gure mekanismo tekniko-informatiboak ez daudela behar bezain doituta.

Hala ere, suetena jakin eta ordubetera, eta baita une honetan ere, euskarazko blogosferako erreferentzia batzuen portadan argi agertzen da albistea:

Erantzunak

Jabi
2006-03-22 : 19:41

Lehen eta gero azaldu dudanez, Ordubetera ez zen artean Aurkin agertzen. Orain bai, noski.


Erantzun

Sartu