Joan den astean aurkeztu ziren Gipuzkoa Berritzen (www.gipuzkoaberritzen.net) proiektuaren ondorioak eta laster abian ipiniko diren ekintzak eta azpiekintzak.
Gipuzkoa Berritzen ekimeneko lantaldeak bederatzi ekintza nagusi eta hainbat azpiekintza identifikatu ditu eta horiek martxan ipintzeko Sustapenerako lantaldea sortu da.
Azken finean Gipuzkoa Berritzailearen irudia eta errealitatea bultzatu nahi da. Eta duela hilebete batzuk aipatzen genuen Gipuzkoa 2020 Hausnarketa Estrategikoan definitutako Gipuzkoa Berritzailearen jokaleku edo eszenategi zabalera hurbil gaitezen, pausuak eman eta tresnak jarri nahi dira. Dena etorriko da ondo eta are gehiago ekimenak ondo koordinatuak baldin badaude.
Gipuzkoa.net boletinean kaleratutako albistean aipatzen dira berehala abian jarriko diren ekintzak:
- Gipuzkoan Berrikuntza Sustatzeko Taldea sortzea, ekintza berritzaileak eta ekintzaileak sustatzeko, koordinatzeko, eta ebaluatzeko.
- Enpresen sorrera eta ekintza berritzaileen hazkundea bultzatzea, tresna eta bitartekari aipagarriak garatuz.
- Berrikuntza erakundeen lehiakortasunerako estrategiari eta operazio kudeaketari txertatzea.
- Indarrean dagoen Arrisku-Kapitalaren sistema indartzea, sektore publikoa nahiz pribatua egon daitezen bultzatuz.
- Zerga eta kontabilitate araudi bat aztertzea eta proposatzea, I+G+B proiektuak sustatzeko helburuarekin.
- Hainbat jarduera finantzatzea ikerketa proiektuen emaitzak industrializatzeko, patenteak eskatzeko, eta, ahal bada, nazioarte mailan merkaturatzeko.
- Berrikuntza Sarearen koordinazioa indartzea, Zientzia-Teknologia-Enpresa sistemako eragile guztiak biltzen baititu.
- Beren I+G unitatea duten Gipuzkoako enpresen artean laneko foro bat sortzea, esperientziak trukatzeko, oro har, eta produktu eta enpresa berriak sortzeko prozesuari lotuta, bereziki.
- Berrikuntza sistemako eragile guztiek berrikuntzari laguntzeko jarduerak egin ditzaten sustatzea, berrikuntza taldeen bitartez.
- Ikerlarien eta teknologoen mugikortasuna sustatzea, teknologia zentroetako eta unibertsitateetako langile espezializatuek enpresetan aldi baterako egonaldiak egin ditzaten lagunduz eta finantzatuz, (eta alderantziz) enpresentzako proiektu estrategikoak presta ditzaten.
Printzipioz, jokoa eman dezaketen ekintzak. Informazio gehiago Prospektiba-n (neure blogean), edo proiektuaren webgunean
Erantzun
Sartu