Spencer Tunick Donostian: jendea behar da argazkirako biluzteko
2006-03-21 10:03
Tunick-en lana artistaren webgunean ikus ditzakezu. Kalean, ingurune urbano batean, jendea biluzik, normalean etzanda.
Donostian apirilaren 22an izango da, larunbatarekin, eskoletako Aste Santuko oporren amaiera aldera.
Parte hartu nahi baduzu, izena eman behar duzu. 18 urtetik beherakoen kasuan, gurasoen baimena beharko da. Non egingo den argazkia Donostian, ez dute esaten, baina klik egiteko unean ingurura ez zaio inori hurbiltzen utziko, biluztera doana edo antolakuntzakoa ez bada.
Donostiako ekitaldi hau COFF elkarteak antolatu du. Elkarte horren webgunean duzu informazio gehiago eta izena emateko aukera, gaztelaniaz eta ingelesez bakarrik; euskara ez da esistitzen Donostiako fundazio honentzat nonbait.
Erantzunak kargatzen...