Ikasle euskaldunek jasotzen duten hezkuntza formala osatu nahian, eta hainbat baloreetan oinarritutako hezkuntza integralaz baliatuz, Euskal Herriko ume eta gaztetxoei uda garaian hizkuntzak euskara, frantsesa, ingelesa- lantzeko eta ikasleen garapenerako lagungarriak diren egitasmoak eskaintzen ditu Ikastolen Elkarteak. Egitasmo hauen artean, udaleku irekiak, udaleku itxiak, murgiltze programak eta atzerriko egonaldiak ditugu.
Kalitatea irizpide nagusia duten programa hauen helburuak honako hauek dira:
Euskara ardatz hartuta eleaniztasuna bultzatzea.
Ikasleengan komunikazio gaitasunak lantzeko egoera errealak sortzea. .
Goi mailako estrategia kognitiboen garapena ziurtatzea.
Parte hartzaileen arteko elkarbizitza bultzatu eta lankidetza bermatu.
Tolerantzia eta errespetua bezalako baloreak sustatu.
Kultura ezberdinen elkar trukea bultzatu.
Sormena, berrikuntza eta iniziatibak garatu.
Diziplina eta auto-kontrola sendotu.
Ikasleentzako funtsezkoa den planteamendu eleanitzarekin ikastolok dugun konpromisoa berretsiz, aurtengo udako hizkuntza eskaintzak hiru proiektu ditu oinarri.
ENJOY ENGLISH
Ikastetxeak, uztailean, 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduriko ingelesa hizkuntza lantzeko programa da. Aktibitateak aurrera eramango dituzten begiraleak natiboak dira eta haien egonaldia ikastolako familietan egiten dute. Beraz, esperientzia ez da soilik ikasleengan emango , familietara ere zabaltzen da.
Aukera ederra ingelesa praktikatu eta kulturen elkartrukea burutzeko!
INGELES ETA EUSKAL UDALEKUAK
Ingeles udalekuak 10 eta 16 urte bitarteko nerabeei daude zuzenduak. Hamabost eguneko iraupena duten udaleku hauetan gaztetxoenak ingelesa jorratzen dute klaseetan zein tailerretan. Era berean, ekintza ugari egiten dituzte: piragua, arrauna, bizikleta
Euskal Herriko herri desberdinetan dituzte kokaleku udalekuek eta bi txanda egongo dira uztailean.
Euskara eguneroko ekintzetan erabiltzeko helburuarekin eta Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutarazteko, Ikastolen Elkarteak 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat Euskal Udalekuak antolatu ditu Etxarri Aranatzen. Hamar eguneko iraupena duten udaleku hauetan euskara jorratzeaz gain, hainbat ekintza egingo dituzte: antzerkia, dantza, euskal kirolak
.Hiru txanda antolatu dira.
ATZERRIKO EGONALDIAK
D ereduan ikasten duten 13 eta 18 urte bitarteko ikasleei uztailean zuzendutako egonaldiak. Irlandan, Maynoothen eta Carlowen, AEBn San Franciscon eta Ipar Irlandan Magheran, Magherafelten eta Dungivenen eskaintzen dira. Egonaldiak klaseekin edo klaserik gabekoak izan daitezke, baina, beti ere, familietan pasatuko dute gure ikasleek hilabetea.
Euskara eta euskal kultura zabaldu, eta era berean ingelesa hizkuntza eta kultura ezberdinak lantzeaz gain, ikaslearen garapenerako mesedegarriak diren prozesuak gertatuko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez deitu Bizkaiko Ikastolen Elkartera, 94-4354340.
Erantzun
Sartu