Bloginfluence, tresna berria Euskal Herritik
Gorka Julio Teketen blogari eta informatikari euskaldunak oso tresna interesgarria sortu du: Blog Influence, eta sarean jarri du hiru hizkuntzatan. Blog baten eragina neurtzen du zenbait parametrotan. Sustatu indartsu agertzen dela ematen du.
Teketenek berak azaldu ditu bere tresnaren ezaugarriak artikulu honetan
Sartu zure blogaren helbidea, eta sakatu bilaketari. Zifra bat emango dizu Blog Influencek. Zenbat eta zifra altuagoa, influence handiagoa, eraginkorragoa izango zara.
Horra, konparazio batzuk, Gorka Juliok berak eginak:
- Sustatu > 57721.6
- IKTeroak 1223.6
- Google Dirson > 85264 (Gaztelaniazko blog bat, Espainian entzutetsua, Miguel Cuestak Bizkaitik egina)
- Mutilmedia > 557.2
- irratia.com > 2044.5
- Teketen > 1285.5 (Gorka Julio bera)
Neurketa honen balioa asmatzaileak berak komatxo artean jartzen du: Neurketa mota bat, saio bat, neurtzeko modu bat. Inoiz ez da izango egia absolutu bat(...) Gainera blogaren egilea(k) pertsona moduan duten eragina edo influentzia neurtzea gauza zaila da eta hori ez du egingo tresna honek.
Hala da, baina, Interneteko metrika lanetan dabiltzanek, azken batean, zenbakietan neurtzen dituzte gauzak, eta uste dugu saio baliagarria dela hau. Zorionak.
Erantzunak kargatzen...