Euskarazko hedabideen topaketa-mintegia
2006-03-16 09:03
UEUk, EKTk, Berriak, Topaguneak, Ereinek, Nabarrak eta Elhuyarrek Euskarazko hedabideen topaketa-mintegia antolatu dute, martxoaren 25ean, larunbatarekin, Eibarko Markeskoan (UEUren egoitzan).
Helburu hauek dituzte antolatzaileak:
- euskarazko hedabideen artean gune bat sortzea sektoreaz eztabaidatzeko
- sektorearen lehen diagnostikoa egitea
- aurrera egiteko denon artean giro bat sortzea
- etorkizunari begira, administrazioetan eragitea.
Egitarauan, taldekako tailerrak ere izango dira, eta bat sare digitalari eskainia egongo da. Elhuyarko Leire Canciok koordinatuko du.
Informazio gehiago, UEUren webgunean.
Erantzunak kargatzen...