Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza deialdia, GAO buletinean argitaratua. Euskara sustatzeko diru laguntzak dira, eta aurreko urteetan bezala, Euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuak ere lagunduko dituzte. Laguntza teknologiko hauetan, aipamen berria aurkitu dugu, iazkoarekin alderatuta: software soziala agertzen da.
Teknologia berrien esparruan, era honetako proiektuak lagunduko dituzte.
Hamalau alorretan daude laguntzak, eta hiru esparrutan igoera nabarmena omen dago iazkoarekin alderatuta. Herri eta eskualdeetako aldizkariak: igoera % 22,1 da; guztira 814.520 euro. Euskal kantagintzan: igoera % 40 da; guztira 50.000 euro. Euskararen erabilera alor sozio-ekonomikoan: igoera % 40 da; guztira 250.000 euro. Laguntza gehienek apirilaren 12a arteko epea dute, baina batzuek epe luzeagoa dute. Kontsultatu orri hau datak jakiteko eta alor bakoitzeko baldintza zehatzak eta eskabide-orriak lortzeko.
Orotara, 2.785.120 euroko diru kopurua xedatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza horietarako, 2005ean baino 300.000 euro (% 10,8) gehiago.
Informazio gehiago Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.
Erantzun
Sartu