Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal kultura eta kultura popularrak

Josu AMEZAGA ALBIZU Soziologian doktorea da, eta EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzietako fakultateko irakasle dihardu aspalditxotik.

Helduen euskalduntze eta alfabetatzearen ikerkuntzan aritua da kulturaren eta komunikazioaren soziologian murgildu aurretik. Euskal kultura eta bestelako kultura popularren arteko dialektikak aztertu zituen doktorego tesian, eta geroztik hainbat ikerketa burutu ditu gizarteko komunikazioaren inguruan. Azken urteetan talde nortasunen eraikuntzan komunikabideek duten lekua jorratzen du bere ikerkuntzan.

Hitzaldiaren nondik norakoa

Euskal kultura eta kultura popularrak berbagai izango dira beraz Larrabetzun eta, besteak beste, hipotesi eta zalantza bat baino gehiago argitzen ahaleginduko dira: herri kulturak gizarteko botere egiturakera ezberdinen ardatzaren arabera definitzen dituen ikuspuntu batetik, non kokatuko genuke "euskal/erdal kultura" auzia.

Zeren bi kultur adierazpen eta bide hauen jatorria ez baita berbera:

  • Batak (euskal kultura etnikoa) tradiziozko alderdia azpimarratzera garamatza.
  • Besteak gizarteko gatazkei begiratzea.

Hemendik aurrerako eginbeharra, hartara, honelakoa ikusi dugu: egungo Euskal Herrian herri kulturaz mintzatzea ahalbidetuko digun eredu bat osatzen hastea, aldi berean tradiziotik datorrenera mugatu gabe, eta euskaltasunarekikoa gizarteko borroken itzalpean izkutuan gera dadin ekidinez.

www.arrekikili.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu