Euskal Curriculumaren webgunerako lotura ohar bitxiarekin ageri zaigu gaur IKTeroenean, artikulu batean: Internet explorer behar da. Egia da, Firefoxekin gaizki ikusten da. Eskerrak Curriculumaren helburuetako bat den, IKTen alorrean, ikas-prozesuaren amaieran Interneteko nabigatzaile baten funtzio guztiak baliatzen jakitea...
Anekdotaz aparte, IKTeroen post horretan, informazio interesgarria Euskal Curriculumaren eztabaida prozesuan Informazio eta Komunikazio Teknologiek izan dezaketen tokiaz.
Informazio horretatik, atal bat ekarriko dugu hona. Euskal Herriko ikasle batek bere derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan lortu beharko lukeena:
1. Sistema informatikoen kontrola
Sare kontzeptuak (intranet/extranet) bereiztea eta hardwareko elementuak behar bezala menderatzea (haien mantenimendua barne), bai eta Sistema Eragile estandar baten terminologia eta funtzioak ere.
2. Informazio bilaketa eta hautaketa
Interneteko nabigatzaile baten funtzio guztiak baliatzen jakitea eta bilaketa aurreratuak eta eraginkorrak egitea.
3. Komunikazio telematikoa
Posta elektroniko estandar baten eta Interneteko beste komunikazio zerbitzuen funtzio guztiak (mezularitza, txatak, foroak ) behar bezala erabiltzea.
4. Informazio prozesamendua eta edizioa
Informazioa (testua, grafikoak, soinua, animazioa, bideoa) eraikitzeko eta editatzeko mota askotako softwarea erabiltzea, eta informazioa testu prozesadoreetan, aurkezpenetan eta web orrietan integratzen jakitea.
5. Datuen kudeaketa eta kalkulua
Egoerak eta gertaerak irudikatzea, datuen egitura bakunak sortuz, kontsultak, txostenak edo grafikoak egiteko.
Hau da albisteak emateko modua!!
Zer da honekin sustatu nahi dena?
Euskal kurriculumaren inguruko eztabaida edo web diseinuaren zuzentasuna?