Teknologia albisteak

Euskal Herriko Musika Eskolen II. Nazioarteko Biltzarra

Erabiltzailearen aurpegia
SERGIO MARTINEZ - ATELIER - XABIDE TALDEA
2006-03-30 : 10:03

Euskalduna Biltzar Jauregian Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen II. Biltzarra egingo da apirilaren 6, 7 eta 8an. ‘Musika Eskolak: gorantz doan inbertsioa’ ekimenaren bidez, zenbait alderdi nahi dira nabarmendu, hala nola, musika-eskolen eginkizun soziala, pedagogia eta gestioa, eta musikaren eta osasunaren arteko loturak.

Estatuko eta nazioarteko kalitate bikaineko txostengileek hartu dute parte sei ponentzia, hamar tailer, bi mahainguru, komunikazioak eta kontzertuak eskainiko dituen egitarauan.

Informazio gehiago, eta izena ematea, martxoaren 31 arte, www.ehmecongress.com helbidean.

Erantzun

Sartu