Teknologia albisteak

Sareko Argia berritua, zenbait ezaugarri

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga eta Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2006-03-06 : 10:03

Aspalditik zegoen Argia Interneten, zerbitzuak eta edukiak eskaintzen, baina egun hauetan beste urrats bat eman du IKTen erabilpenean. Ostiralean aurkeztu zuten Koldo Mitxelena kulturgunean Sareko Argia berria, argia.com webgunearen aurpegi berria.

Etengabeko hobekuntzan eta Interneteko proiektu esanguratsu guztietan gertatzen den bezala, zorionez, hobetzeko gauzak egongo dira, baina itxura ona dauka webak. Zorionak!

Berritasunen azalpenak eman zituzten Argiako arduradun batzuek: Eli Pombok webguneak dakarren berritasun teknikoak, RSS jarioak, bloka, ... eta edukiak; Arantza Egañak denda berria, argitalpenak, produktuak , jolasak, liburuak, makilak, ... etxetik erosteko aukerak; eta Esti Paradak, harpidedunei eskainitako abantailak azaldu zituen.

Begiratu batean Sareko Argia berriari aurkitu dizkiogun beste ezaugarri batzuk:

  • Aldizkariak lehengo orrietan eta diseinuan jarraitzen duen arren, Pello Zubiriak idazten duen NetHurbil atala egitura berrira etorri da.
  • Agregatzaile bat daukate: jarioak, titularrak zenbait tokitatik biltzen dituzte. Sustatukoak ere bai bertan (eskerrik asko!).
  • Haria zerbitzuak orain erantzuteko aukera ematen du. Sareko Argiaren azaleko albistegia, beraz, Haria-ren oharrak dira funtsean, baina, erantzuteko aukera horrekin hornituak.
  • Pentsatu genuen ea blogak blokak bihurtuko ziren Argiaren hiztegian, baina ez, badirudi beste kontzeptu bat dela bloka. Bertsolaritzari buruzko laneko koadernoa osatu du Estitxu Eizagirrek: oharrak, albisteak eta dokumentazioa biltzeko toki bat dauka orain bere blokean, Gari Alean

Animo Argia! Barkatuko diguzue aurkezpen ekitaldiaren argazki kaskar hau.

Erantzun

Sartu