Teknologia albisteak

Telebista esperimentua Internet bidez Iruñetik

Erabiltzailearen aurpegia
Eguzki Bideoak - Iruñea
2006-03-03 : 10:03

Elkarlanean Eguzki Bideoak eta Hackresi kolektiboek egindako proiektua, bideoaktibistek eta hackerrek auzolanean eraikitako esperimentua hain zuzen ere, Iruñetik. Ostirala, martxoak 3, 20:00etatik 22:00etara, konektatu helbide honetara.

¿Streaming? ¿Ma cosa che lo streaming? Telebista programa bat zuzenean, horixe dugu.

Zergatik ba? Telebistaz kokoteraino gaudelako, karrika telebista bat sortu dugu: Iruñeako Alde Zaharreko toki cool-enetik, Kalaskatik, sarera zuzen-zuzenean.

"Beste telebista bat posiblea da" WC-tv telebistak eskainiko duen saioaren izenburua da. komunikazioari buruzko bi orduko hausnarketa. Hiri kolektiboekin solasaldia, Madrilgo Sinantena-ren kideekin elkarrizketa ta telebista ereduetako eztabaida guztion artean. Horrekin batera performantziak, txontxongiloak, mimoak, musika zuzenenan eta pantailara hurbiltzen direnak harrituko dituen bideo-sorta bereziak.

Lortuko dugu herri telebistaren lehen harritxoa paratzea? Bigarren aldi honetan Gobernu Delegazioa saiatuko da berriz emankizuna bertan behera uzten? Artzapezpikuaren mezurik jasoko dugu? Alkatetzak maite dituen kriminalizazio prozesu berri bat hasiko da honen ondorioz? Polizi begien gainetik eta subentzio guztien azpitik... baimenak, eroskeriak eta bendeinkapenak gorroto ditugulako: telebista pirataren garaia heldu da. Datorren ortziralean, martxoak 3, arratsaldeko 8etatik gaueko 10etara, martxan jarri zeuen ordenagailuak ta bila zazue gure zerbitzariaren lotura hementxe bertan (ahalik eta lehen jarriko dizuegu helbidea).

Bertze batzuk ere honetan ari dira aspaldiko... Beitu: Current TV, Free Speech Network, r23 edo Streaming Hackmeeting-ean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago