Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldi horietan aztergai nagusia izango da Komunikazio korporatiboa. Matrikula doan egin daiteke, baina plaza mugatuak izango dira. Horregatik, komeni da izena ematea martxoaren 3a baino lehen.
09:00 Jardunaldien aurkezpena: Inazio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektorea.
09:15 Ana Urkiza (Deustuko Unibertsitatea): Komunikazioa enpresa txiki eta ertainetan: iragana, oraina eta geroa.
10:00 Pili Kaltzada (BBK): Komunikazio korporatiboa eta gizarte erantzukizuna.
11:00 Atsedena.
11:30 Eduardo García Matilla (Corporación Multimedia): Los retos comunicativos de la empresa.
15:00 Juantxo López Uralde (Greenpeace): La comunicación en los movimientos sociales.
16:00 Juanjo Brizuela (AZK Komunikazioa) eta Roberto Vazquez (Lana): Construcción de imagen corporativa. Estudio de un caso práctico: la cooperativa Lana.
16:30 Mahai ingurua: Jorge García Martín (Comma Consultores), Jesús Ginto (MCC) eta Pedro Rodríguez (Michelin): La comunicación en la empresa vasca: ¿una asignatura pendiente?. Moderatzailea: Aitor Zuberogoitia (HUHEZI).
Komunikaldien aurtengo goiburua Komunikazio korporatiboa da. Goiburu hori hautatu dugu enpresa munduaren eguneroko kezkak hurbilarazi gura dizkiegulako Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleei; enpresa-munduko jendea eta inguruko kooperatibak, berriz, komunikazioaren garrantzi estrategikoaz jabearazi gura ditugu jardunaldi hauen bidez.
Beraz, jardunaldi hauek eratu dira honako eragileei begira: enpresa zein korporazio munduko eragileak, komunikazioaren profesionalak, komunikazio, humanitate zein enpresa ikasketak egiten ari diren ikasleak.
Matrikula doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango direnez, martxoaren 3a izango da izena emateko azken eguna.
Izena emateko, bidali mezu bat helbide honetara edo, bestela, deitu telefono honetara: 943 71 41 57
Joxe, berriro jarri duzu gaizki AZK Komunikazioaren url-a.