Teknologia albisteak

Evil Player, trabarik egingo ez dizun musika jogailua

Erabiltzailearen aurpegia
3ARRANO - 3ARRANO.com
2006-02-27 : 09:02

Erabiltzen duzun musika jogailuak traba egiten dizu? Bost ordu egiten ditu irekitzen? Toki asko hartzen dizu diskan? Ez da euskalduna? Evil Player musika jogailuak arazo guzti horiek konponduko dizkizu.

Izan ere, berehala irekitzen da, diskan mega bat soilik hartzen du (instalatzaileak 500 kilobyte inguru baino ez ditu), eta hainbat ezaugarri bereziri esker ez dizu inoiz trabarik egingo.

Trabarik ez egiteko ezaugarri horien artean honakoak daude:

  • Programaren leihoa oso neurri txikikoa da, eta albo batean irekitzen da.
  • Erretilura ikonotzeko aukera ematen du.
  • Leihoaren gardentasuna zehaztu daiteke.

Gainera, goian aipaturikoak ez du musikaren kalitatean eragiten, beste edozein jogailutan bezain ondo entzuten da. Eta formatu ugari onartzen ditu, honako hauek hasieratik:

  • WAV
  • OGG
  • MP1
  • MP2
  • MP3
  • AIFF
  • MOD
  • IT
  • XM
  • S3M
  • MTM
  • UMX
  • MO3

Eta BASS pluginak jasaten dituenez, beste formatu ugari ere jo ditzake plugin egokia jaitsiz gero.

Irrati streaminga (Shoutcast/Icecast/Icecast2) ere aipatzeko ezaugarrietan sartzen da.

Guzti hau erabat doan, eta euskaraz hemendik aurrera. Zoritxarrez, baina, Windows sistemarako soilik dago eskuragarri.

3ARRANO.com webgunetik jaitsi dezakezue: Evil Player 1.08 euskaraz

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago