Teknologia albisteak
1

Sareko Argia goitik behera itxuraldatuko da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-02-23 : 10:02

Sareko Argiak itxura berritua izango du datorren martxoaren 3tik aurrera. Argia.com-en, oraingoz ez da aldaketarik, baina Argia astekariak paperezko bere edizioan iragarri du, eta pantaila-irudiak ere ematen ditu.

Irudietan ikusten denez, eguneratze grafiko eta tekniko handia ekarriko du Sareko Argiak, eta marka honek berak ere logo berria izango du. Diseinua CSS estiloetan oinarritua izango da, eta PHP lengoaian egina teknikoki webgunea. Webguneko azaleko albisteak eta aldizkariko edukiak RSS jario baten bidez ere sindikatuko dituzte. Erabilgarritasun printzipioetara ere egokituko da gunea.

Blogen filosofian ere barneratuko direla agintzen du argia, eta bloka terminoa darabilte Estitxu Eizagirrek irekiko duen bertsolaritzaren inguruko Gari alea atalerako.

Aldizkariaren harpidedunentzako osagarri ziango diren edukiak ere egongo dira webgunean, asteroko zozketak, adibidez.

Erantzunak

Sustatu
2006-02-24 : 13:13

Papereko artikulua sarean ere badago orain.


Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago