Teknologia albisteak

El diari del president: Orainak eraikitzeko hausnartu beharra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Pasqual Maragalli hartua
2006-02-24 : 12:02

Geroa itxaropen bat baino zerbait gehiago da, etorkizuna da, gure gizarte-prozesuaren eragilea. Baina ez zaigu besterik gabe heltzen, eguneroko jardunaz eraiki behar dugu. Horrela hasi zuen joan zen astean bere bloga Pasqual Maragallek. Katalanez idazten du, baina blogeko lehen mezuan espainola, galegoa eta euskara erabili zituen.

Hona hemen Maragallek www.presidentmaragall.net webgunean hasi berri duen El diari del president blogean idatzitako lehen mezuan :

Orainak eraikitzeko hausnartu beharra

Geroa itxaropen bat baino zerbait gehiago da, etorkizuna da, gure gizarte-prozesuaren eragilea. Baina ez zaigu besterik gabe heltzen, eguneroko jardunaz eraiki behar dugu.

Politikari eskaini diodan bizitzan osoan zehar, eta bereziki, azken urteotan, asmo handiko gizarte-proiektu bat bultzatzen saiatu naiz; Kataluniaren etorkizuna irudikatu eta eraikitzeko ditugun energia guztiak mugiaraziko zuen proiektua, alegia.

Ez da erraza izan. Kontrako jarrerak sortarazten ditu paradigma-aldaketak batzuengan, eta beste batzuk, ordea, kezkatu egiten ditu. Ez genuen orain arte egindako bidea baztertu nahi. Baina norabide eta jarrera ezberdinak sumatzen ziren gure artean. Katalunia aldatzeko aukera genuen eta dugu ezkerreko alderdi katalanistok.

Katalunia osoan zehar ibili naiz gogo eta asmo honen alde, herritar guztiek esan behar zutena entzunez eta egunean eguneko errealitatea neureganatuz.

Oinarrizkoa da gobernariontzat entzuten jakitea. Entzundakoa besterendu eta eztabaida pizteko: hori da, izan ere, komunikazio-trena honen bidez, egunkari honen bidez, bete nahi dudan helburua.

Gaur egun, Generalitateko presidente batengandik ez da bakarrik balio batzuen defendatzaile eta herrialdearen eta autogobernuko ikusmolde duin baten ordezkari izatea espero. Batik bat, ideia berritzaileak sustatu eta lantzeko eskatzen zaio. Diagnostikoari eta proposamenei eta etorkizunean buruz buru jarriko zaizkigun egoerei aurrea nola hartu jakiteko…

Honako hau da, izan ere, gaur abiarazten den blog honen bidez ezarri nahi nukeen elkarrizketa. Gure gizartearen errealitateez, gure kezka eta itxaropenez zintzo eta zuzen jarduteko aukerari bide emango dion tresna izatea espero dut, eta baita, aurrean izango ditugun orainak eraikitzen lagunduko digun langai erabilgarria izatea ere.

Erantzun

Sartu