Bertsoa sarean
Bertsolaritzak sarean zer egoera duen aztertu zuen joan den larunbatean Jon Abrilek Berrian artikulu luze eta iritzi-analisi laburrago batean. Zera zioan: Baina urrats bat falta zaio, oraindik, bertsolaritzari osoki sareratzeko: bertsolariak eta hauen ingurua.
Eta honela jarraitzen du Abrilek:
Konektatzen direnen kopurua handia da. 40 urte azpiko bertsolarien artean itzelezko kopurua da Internet darabilena. Baina hori ez da aski. Harrigarria da bertsolaritzaz soilik diharduen blogik ez izatea (foro bakarra dago), eta bertsolariek idatzitakoen artean, guti direla bertsoaz mintzatzen direnak (Jon Martin, Onintza Enbeita... matraka.info-ko foroetan ari dira, baina ez bertsolarizaz, bertzelako kontuetaz baizik)
Artikuluaren harira, bertsolari blogariak bildu ditugu hemen (bakarren bat falta bazaigu, osatu zerrenda erantzunetan mesedez):
- Erpeka: Onintza Enbeita
- Arratzaindik: Amaia Agirre
- Sorbatza: Jon Martin
- Julen Zelaieta (Bertsoetaz gehien aritzen dena, seguraski)
Erantzunak kargatzen...