Baionako udal batzarraren bideocast-a
2006-02-21 11:02
Baiona blogeko arduraduna kamara batekin aurkeztu zen Baionako udal batzarrean eta besterik gabe filmatzen hasi zen.
Jean Grenet alkateak galdetu zion ea kazetaria zen eta grabatzeko eskubidea zuela baieztatu ondoren, grabaketarekin jarraitzen utzi zion.
Grabaketaren zati bat podcast edo bideocast moduan ikusgai dago Baiona blogean .
Udal batzarrak publikoak direnez, grabatzeko eskubidea dago eta baita publiko egiteko ere, hau da blog batean erreproduzitzeko eskubidea dago.
Ezpeletako blogekoek berera ekarri dute albistea:
Plazaratuz Ezpeletako herri kontseilua blogaren bidez, herritarrek parada bat baino gehiago izanen dute jakiteko norat ari girela. Demokrazia hobekio sendituko da.
Erantzunak kargatzen...