Teknologia albisteak

Markeskoako ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia
M. Karmen Menika - U.E.U.
2006-02-21 : 11:02

Udako Euskal Unibertsitateak MARKESKOAKO IKASTAROAK izenburupean hainbat ikastaro antolatu ditu 2006ko otsailetik ekainera bitartean.
Ikastaroak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira, Eibarren. Izena emateko epea irekita dago: www.ueu.org

Otsaila-ekaina bitartean 5 ikastaro eskainiko dira Markeskoan, astegunetan arratsaldez eta larunbat goizez.
MATRIKULA IREKITA DAGO!
Web gunean daukazue ikastaroen informazio osatuagoa.

Ikastaroak:

PERTSONEN ARTEKO KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA. Trebakuntza ikastaroa.

Irakaslea: Gotzon Carcar, Coach personala eta profesionala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan.

- 20 ordutako ikastaroa. Larunbatetan, 9:00-14:00
- Datak: Otsailaren 25ean, Martxoaren 11an eta 25ean eta apirilaren 8an.


ESPRESIO DANTZA: GORPUTZA ASKATU ETA MUGIMENDUAREN INERTZIA SENTITU

Irakasleak: Amaia Otamendi eta Jordi Ramon, dantzariak, gorputz psikoterapeutak eta dantza irakasleak.

- 18 ordutako ikastaroa. Ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara.
- Datak: Martxoaren 2an, Martxoaren 9, 16, 23, 30 eta Apirilaren 6an.


KONTATZETIK MINTZATZERA: IPUINA, HITZ EGITEKO BALIABIDEA

Irakaslea: Josemari Carrere, ipuin kontalaria, antzezlaria eta kazetaria

- 20 ordutako ikastaroa. Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Datak: Martxoaren 7, 9, 9, 14, 16, 21, 23, 28, 30 eta Apirilaren 4 eta 6an.


EMAKUMEENTZAT DANTZA TERAPIA

Irakaslea: Iratxe Aldasoro, fisioterapian diplomatua.

- 20 ordutako ikastaroa, 16:00etatik 19:00etara.
- Datak: maiatza-ekaina (egunak zehaztu gabe).


EUSKAL MUSIKA ETA KULTURA IKASTARO PRAKTIKOA.

Irakasleak: Agus Barandiaran, Iker Lopez de Bergara eta Iker Diez Iturralde, musikariak.

- 36 ordutako ikastaroa, Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Datak: martxoaren 1etik ekainaren 28ra.


Informazioa eta izen.ematea: www.ueu.org

Oharra: Eibarko Udalak matrikularen %50a ordainduko die zerrendan agertzen diren lehengo 3 ikastaroetan matrikulatzen diren eibartarrei.



Erantzun

Sartu