Auzitegi Nazionala aztergai Martin Ugalde Foroan
2006-02-16 14:02
Gaur osteguna, otsailaren 16a, Martin Ugalde Foroaren bigarren ekitaldia egingo da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, 19:00etan. Joxe Mari Elosua abokatua izango da hizlari, "Auzitegi Nazionala-Eskubideen urraketa" gaitzat hartuta. Ekitaldi zuzenean jarraitu ahal izango da www.berria.info-n.
Gaur bigarren ekitaldia egingo dute, Joxe Mari Elosua abokatuarekin. Honek Espainiako Auzitegi Nazionala izango du hizpide. Ekitaldian hainbat gizarte eragilek, sindikatu eta eta alderdi politikotako ordezkariek hartuko dute parte. Horretaz gain, azaldu nahi duen edonorrentzat egongo dira zabalik ateak.
Nahiago dutenek sarean zuzenan jarraitu ahal izango dute ekitaldia, www.berria.info webgunean sartuta.
Erantzunak kargatzen...