Sustatu logoa Teknologia albisteak

Alianzok blogentzako software libre bat euskarara lokalizatu du

N. Pedrero - Alianzo
2006-02-16 11:02

Barakaldon egoitza duen Alianzo enpresak, blogak egiteko programa nagusienetakoa den B2evolution lokalizatu du euskarara. Horrela, euskara barne artuz, software hau 17 hizkuntzatara itzuli dute jada.

B2evolution euskaraz erabiltzeko aski da programa web ofizialetik hartzea, baina hau ez da posible izango bertsio berria kaleratu arte. Hori, datozen bi hilabeteetan gertatuko da, eta, bitartean, Alianzoren web gunetik softwarea eta ondoren .po fitxategiak hartu beharko dira. B2evolution Vocento, Blogari.net eta Berriako blog plataformek ere erabiltzen dute. Alianzok egindako lokalizazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu