Euskal arkeologiari buruzko ikastaro praktikoa
2006-02-17 10:02
Honako hauek izango dira indusketa horiek:
- Espainiako Gerra Zibilean fusilatutako pertsonak ehortzi zituzten hobi batean. Prozesu osoaren jarraipena egingo da: fusilatuen senideei ahozko testigantzak jaso, indusketak, omenaldietan parte hartu... hau guztia, antropologo eta forenseen eskutik. Bide batez Atapuercako aztarnategietan bisita gidatu berezi bat egingo da (apirilean)
- Arrasateko Lezetxiki kobazuloan, Behe Paleolitikoko aztarnategian, Euskal Herriko giza aztarna zaharrenak topatu diren lekuan astebetez Alvaro Arrizabalagaren eskutik (uztailean)
- Erdi Aroko aztarnategi batean Baztanen, Udalak bere ondarea ezagutarazteko duen asmoarekin bat eginez (uztailaren 31tik abuztuaren 13ra).
Matrikula epea irekita dago martxoaren 12a arte. 14 lagunentzako tokia dago. Informazio gehiago hemen
Erantzunak kargatzen...