Blogak eta literatura, mahai ingurua Donostian
2006-02-14 07:02
Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Literatura Sailak, Donostiako Kultur Patronatuaren laguntzaz, BLOGAK ETA LITERATURAren inguruko mahai ingurua antolatu du datorren otsailaren 17an, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean (19.30).
Gai honen inguruan hitz egingo dute:
- Iban Zalduak ( Volgako Batelarietako bat),
- Katixa Agirrek,
- Xabier Mendigurenek
- eta Markos Zapiainek.
Moderatzailea Ernest Lluch kulturetxeko zuzendari Mikel Iturria izango da, berau ere blogaria ( euskaraz zein gaztelaniaz idazten ditu bere harrikadak )
Sarrera irekia da.
Erantzunak kargatzen...