Artelekuko Audiolab blogean irakurri dugunez, audioarekin lan egiteko JACK SERVER (the Jack Audio Connection Kit) programa orain Mac OS X sistema eragilerako bertsioa ere sortu dute eta debalde jaitsi daiteke.
Artelekuko Audiolab blogean irakurri dugu albistea eta haien blogeko lizentziari esker hona ekarri dugu bere testua:
Linux-en audioarekin lanean ari direnentzat aski ezaguna izanen da dagoeneko JACK SERVER (the Jack Audio Connection Kit) programa, baina zoritxarrez, ez horrenbeste bertzelako sistema eragiletan lanean ari direnentzat, orain gutxi arte Linux-erako bertsioaz gain ez baita bertzelakorik sortu. Dudarik gabe ordenagailu bidez soinuarekin lan egiten duen edozeinentzat tresna ikaragarri erabilgarria da, beharbada inoiz asmatu den erabilgarri eta erabiltzerrazenetakoa.
Orain Mac OS X sistemarentzako bertsioa ere sortu dute. Programa hau debalde jautsi daiteke honako helbidean: www.jackosx.com
JACK latentzia-gutxiko audio zerbitzari bat da, GNU/Linux eta orain Apple-n OS X sistema eragiletan erabiltzeko. Programa honekin zure ordengailuan martxan dauden soinu-aplikazio desberdin mordo bat erraz konekta daiteke, beraien artean soinua elkartrukatzeko aukera eskainiz. JACK soinuaren erabilera profesionaletara zuzenduta dago ea nagusiki bi alor nagusitan oinarritzen da: erabile (soinu programak, eragileak) guztien sinkronizazioan eta latentzia gutxirekin lan egiteko ahalmenean.
Erantzun
Sartu