Teknologia albisteak

Fabrikazio alorreko langileentzako ikastaroak euskaraz IMHn

Erabiltzailearen aurpegia
edurne bilbao - IMH
2006-02-07 : 09:02

2005ean eskaripeko eta Garatuko ikastaroak euskaraz eman dira eta hurrengo pausoa ikastaro programatuak abiatzea izango da, iaz enpresekin egindako hausnarketaren ondorioz. Hortaz, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak langileentzako fabrikazio alorreko bi ikastaro euskaraz eskainiko ditu katalogoan estreinekoz udaberri honetan.

Goazen euskara planaren baitan, Makina Erremintaren Institutuak 2005-2015 urtetarako euskalduntze prozesua eratu zuen eta hainbat ekintzen barruan, formazio eta enpresa munduen arteko zubi lanak egitea da helburuetako bat. 2005ean Heziketa iraunkorreko atalean, IMHko irakasle talde bat eskolak euskaraz emateko gaitu ondoren, 2006an, datorren udaberrian CNC TORNUAREN PROGRAMAZIOA (FAGOR). eta CNC FRESATZEKO MAKINAREN PROGRAMAZIOA (FAGOR) euskaraz eskainiko da estreinekoz.

Ikastaroak abiatzeko erabakia iazko udazkenean 800 enpresei egin zitzaien galdetegiaren ondorioa da; enpresa talde batek langileentzak ikastaroak euskaraz jaso ahal izateko interesa adierazi zuen. Honela, IMHk bere ikastaroen programan baitan sartu du aukera hau udaberrirako eta urtean zehar eskaintza zabalduko du beste alorretara (mantenimendua eta diseinua).

IMHko GOAZEN ekimenak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Interesa duten enpresa edo langileek www.imh.es webgunean sartu edo telefonoz 943744132 telefonora dei dezakete.

Erantzun

Sartu