Teknologia albisteak
2

Hiznet ikastaroko lan saritua: Etorkinak eta hizkuntza-ereduak

Erabiltzailearen aurpegia
Agurtzane Usandizaga - Asmoz Fundazioa
2006-01-31 : 09:01

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak HIZNET (Hizkuntza Plangintza ikastaroa) 04-05 ikastaroko ikerketa lanik onena saritu du. Etorkinak eta hizkuntza-ereduak izeneko lan bat izan da irabazlea.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak HIZNET 2004-2005 (Hizkuntza Plangintza graduatu ondoko ikastaroa) ikasturteko ikerketa lanik onena saritzeko erabakia hartu zuen joan den urteko ikasturtearen hasieran, eta horretarako, ikasleen artean sariketaren deialdia egin zuen. Aurkeztutako lanen artean, Mario Zapataren Etorkinak eta hizkuntza-ereduak izan da garaile.

Lan honetan Mario Zapatak ondoko puntuak jorratu ditu:

  • Immigazioa eta EAEko hezkuntza politika
  • Hizkuntza politika EAE-ko hezkuntzan
  • Aniztasuna, integrazioa eta lkarbizitza hezkuntza-sisteman
  • Eskolaratze prozesuan kontuan hartu beharreko faktoreak

Eusko Ikaskuntzaren "Asmoz Fundazioa", www.asmoz.org internet bidezko ikastaroak antolatzen aritzen den lukuru-asmorik gabeko erakundea da. Era askotako ikastaroak izaten dira, tartean euskarazkoak ere bai: HIZNET, (Hizkuntza Plangintza graduatu ondokoa), LINGUANET (Lan munduko hizkuntza plangintza ikastaroa, otsailaren 13an hasiko dena), LINUX (Software libreari buruzko ikastaroa) eta JAKINET (Eusko Ikasgaietan ikastaroa).

HIZNET Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia II saila eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean antolatzen da. 2005-2006 ikasturtea bere 5. ikastaldia da. 250 ordutako ikastaroa da, 200 irakasgai teorikoei dagokiena eta gainerako 50ak ikastaroaren bukaeran amaitu beharreko ikerketari.

Erantzunak

Itziar Urrutia
2006-01-31 : 10:23

Mario Zapataren "Etorkinak eta hizkuntza-ereduak"lana irakurtzeko modurik badago? argitaratuko al da?

Agurtzane Usandizaga
2006-02-01 : 18:15

Mario Zapataren Etorkinak eta hizkuntza-ereduak ikerketa lana HIZNET graduatu ondoko ikastaroaren web gunean dago ikusgai.


Erantzun

Sartu