Kale in China
Hamaika ikus-entzuteko blogean Aranak konparatu egiten ditu Oscar Terol eta lagunak TVErantz abiatu zirenetik, nola eboluzionatu duten bi proiektuek, ETB2n geratutako Vaya Semanitak eta TVErantz joandako Made in China horrek. Horra blogeko mezua.
Beste euskal blog batean, Erral-enean polemika eta mezu kate ikaragarria sortu zen Made in China estreinatu zen unetik, itxi zuten arte.
Zaila da igartzea nor dabilen izen anonimoen atzean, baina euskal ekoiztetxeen eta lantalde desberdinen arteko tirabirak igartzen dira hor azpian. Barruko edo inguruko pertsonak ibili direla polemizatzen Erralen blogean. Made in China Bainet ekoiztetxeak egin izan du, eta Vaya Semanitaren arduradunak Pausokakoak dira.
Terolen programa kantzelatzerakoan, beste mezu kate bat sortu zen Erralen blogean, baina ez aurrekoa bezain luzea.
Erantzunak kargatzen...