Teknologia albisteak

'Yellowing', komunikazioari buruzko blog berria

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Luis Azkarate - AZK komunikazioa
2006-01-25 : 11:01

AZK komunikazioak abian jarri du bere bloga, Yellowing; bertan komunikazioari buruz, zentzu zabalean, arituko gara.

Berriak gaituzue blogintzan, bi aste baino ez daramagu mundu honetan, blogosferako gure lehen esperientzia honetan. Gure asmoa egunero lantzen ditugun esparruei buruz hausnarketak egitea da, eta beste lagun batzuekin iritzi-trukatze aberasgarria eragitea, jakina. Branding edo Markaren mundua, Internet, Komunikabideak, Marketing eta Publizitatea dituzue gure atal finkoak eta, gehienetan, esparru hauek landuko ditugu, denok ulertzeko modu batean baina, aldi berean, goi-mailako eztabaidari uko egin gabe.

Enpresa honetan aritzen garen 16 lagunok eta bizpairu kolaboratzailek idatziko dugu Yellowing-en, euskeraz zein gaztelaniaz, eta zuen komentarioak oso ongi etorriak izango dira.

Erantzun

Sartu