ETA, hezkuntza, nazioarteko merkataritza eta blogak
Hezkuntzarako oso baliogarriak direla erakutsi dute blogak. Gero eta gehiago erabiliak. Lilleko Unibertsitateko Nazioarteko Merkataritzako master batean, Zelata eta Adimen Lehiakorra ikasgairako ETA groupe independantiste Basque comex-cemai - Blog sur l'ETA en Espagne izeneko bloga ikusi dugu.
Lille-ko USTLn - Université des Sciences et Technologies de Lille (ustl1.univ-lille1.fr ) - ematen den Nazioarteko Merkataritzako masterrean (Commerce et management des affaires internationales), blogak erabiltzen dituzte ikasgai ezberdinetan.
Zelata eta Adimen Lehiakorra ikasgaian ETA groupe independantiste Basque, comex-cemai , Blog sur l'ETA en Espagne izenburua duen ETAri buruzko bloga aurkitu dugu: etaespagne.canalblog.com
Irakaslea Jean Paul Pinte aditua da, eta bloga hiru ikasleen artean egin dute: Gaetan Vastine, Clara Bidini eta Maria Lacalle.
Azken bloga egin arte, zirriborro moduan beste bi blog hasi ziren egiten:
- L'ETA ET L'ESPAGNE: Conséquences politiques et socio-économiques , blogspirit-en egindakoa.
- ETA , canalblog-en egindakoa.
Blogaren helburua, bloga eta RSS-en bitartez Euskal ekonomia eta ETAri buruzko zelata eta adimen lehiakorraren sistema ezartzea eta ETAren jardueraren ondorio sozioekonomikoak aztertzea da.
Ondorioetan gai zaila dela ( Les thèmes du terrorisme en général et de lETA en particulier sont des thèmes très polémiques ); objektiboki aztertzeko zailtasun handiak izan (Les difficultés lors de cette veille furent de synthétiser objectivement les informations trouvées.); eta zelata sistema ezartzeko blog gutxi eta RSS gutxi aurkitu dituztela aitortzen dute: nous avons rencontré peu de blogs professionnels qui ne traitaient que de lETA et avons trouvé peu de liens RSS sur le thème.
Hala ere, egileen ustez ETAren ondorioz: lurraldearen ezegonkortasuna, demokraziaren atzerakada, eskubide zibilen eta adierazpen askatasunaren gabezia eta garapen ekonomikorako oztopoak ematen dira.
Erantzunak kargatzen...