Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko hedabideentzako laguntzen esleipena

Sustatu
2005-12-01 13:12

Gaur. abenduak 1, argitaratu da EHAA buletin ofizialean "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzen esleipena." Deialdia ekainekoa izan zen, eta esleipena azaroaren 14an erabaki zen.

Ekaineko komentario hedatua izan zen Teknologia Berrien deialdirik ez zela izango, eta Interneteko proiektu askok hedabideen honetara jo zuten. Sustatuk alor honetan eskatu zuen laguntza, eta jaso du, 6.370 eurokoa. Orain, azkenean egon badago Teknologia Berrien deialdia (irekita dago epea abenduko egun hauetan), eta atzerapenaren motibo batzuk ere eman dira jakitera.

Sustatuk laguntza jaso duen alorra, Internet bidezko euskara hutsezko egunkari eta aldizkariena izan da. Alor honetan diru gehien jaso duten egitasmoak hauek dira:

Eta horien ondoren, kopuruari dagokionez, Sustatu. Goienaren beste atariak, Goiena.net-ek 4.920 euro jaso ditu.

Interneteko proiektuez gain, gainerako hedabideen alorrean, Berria egunkariak 1.400.000 euro jaso ditu. Herri eta euskaldueko egunkarietan, Hitza desberdinen artean 250.000 euro inguru jaso dituzte, eta Hernaniko Kronikak 28.130 euro.

Informazio orokorreko euskarazko aldizkarien kasuan, Argiak 278.346 euro jaso ditu, Zabalikek 206.669 eta Aldaketa 16k 184.985.

Esleipen osoaren detaileak hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu