Lauaxetaren azken 55 egunak irudikatu gura ditugu emanaldi honetan. Gernikara joan eta Le Petit Gironde Frantziako kazetako G. Berniardekin batera atxilotu zutenetik fusilatu zuten arte zer bizi zuen eta zer idatzi zuen. (lehen emanaldia Mungian abenduaren 2an eta bigarrena Zornotzan 16an).
Lauaxetaren azken 55 egunak irudikatu gura ditugu emanaldi honetan. Gernikara joan eta Le Petit Gironde Frantziako kazetako G. Berniardekin batera atxilotu zutenetik fusilatu zuten arte zer bizi zuen eta zer idatzi zuen. Estepan Urkiaga poeta mobilizatua izan zen, PNVko propaganda arduraduna, komisario politikoa. Eta horregatik fusilatu zuten, ez poesia idazten zuelako. Beste asko izan ziren gudariak, beste asko atxilotu zituzten, beste asko fusilatu. Lauaxeta horietakoa izan zen, baina baita poeta ere. Kartzelan egon zen egunetan idatzi zuena irudikatu gura dugu, zergatik idatzi zuen, berbarako, espainolez, zein gairi buruz idatzi zuen, zelan papereratu zituen etsipena eta euforia, marraztu zituen autorretratoak, alderdikideek zergatik ez zuten martiritzat hartu, zelan egin zion aurre heriotz-zigorrari. Ez zuten poeta fusilatu hilko dutela dakien poeta mobilizatu bati buruzko saiakera-hipotesi-ikuskizuna da, konplazentziatik eta gurtzetik harago doana.
Oraingoan bihotz bakartien klubekoak dira:
Erantzun
Sartu