Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lertxundi eta Elorza blogari berriak irratia.com-en

Sustatu - Sustatu
2005-10-18 10:10

Anjel Lertxundi eta Mikel Elorza blogari berriak elkarrizketatuko dituzte Irratia.com -en. Azken egunetan hainbat blog berri sortu dira eta blogosferan bertan izan duen oihartzunaz mintzatuko dira. Entzuleen iritzia bilatzen, Skype bidez, e-posta bidez edota Irratia.com irrati-bitakoran bertan erantzunez. Zuk zer diozu?

Pasa den astean Matraka.info izan zuten hizpide Irratia.com-en Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik , aste honetan Berriako blogak hartuko dituzte berbarako gai.

Elkarrizketan, Mikel Elorza eta Anjel Lertxundi izango dira, Kornerreko eta Hitz besteko blogariak.

Zuzenean entzuteko Bilbo Hiria irratian (Bilbon 96.0 FM) edo Internet bidez urriak 18an arratsaldeko 18:00etan, eta ordu horretan ezin baduzu entzun, gustoko duzun ordu eta egunetan entzuteko podcasting-a, MP3 formatoan, prest izango dute aipatutako irrati-bitakoran.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu