Literatura Eskola 05/06 abiatzear
Hirugarren ikasturtea hasiko du Literatura ESKOLAk datorren urriaren 15ean. Larrabetzun hasitako ekimena dagoeneko finkatu eta egonkortu egin da. Literaturzale taldea baino gehiago da, literaturaren inguruko gogoetak, liburu eta egileen gaineko lezioak, eztabaidak eta abar bultzatzen ditugu hilean behin, zapatu goizez Goikoelezaldeko eskoletan batuta.
Irakurleak gaur
Irakurlearen figura eta partehartze prozesuei ematen diegun garrantziatik sortu genuen Literatura ESKOLA. Elkarrekin ikasi, hitz egin eta literaturaren gainean jarduteko xedearekin. Leku ezberdinetako lagunak elkartzen gara, literaturaz berba egiteko. Hizlariak gonbidatzen ditugu, gai zehatz eta zabalei buruz berba egiteko. Garrantzia ematen diogu gutariko bakoitzak pentsatu, esan edo eta egiten duenari. Irakurlearen paperaz ari gara.
Gaiak, hizlariak eta tokiak
Orain arteko 18 berbaldi_eskoletan denetarik jorratu dugu eta aurten ere beste 9 hiletan, horrenbeste gai jorratuko ditugu. Gurean izango dira, ideia bat egiteko, Markos Zapiain -Txillardegiri buruz-, Emilio Lopez Adan Beltza, Iñigo Aranbarri, Estibaliz Ezkerra, Eider Rodriguez, Xabier Olarra...
Eskolak normalean Larrabetzun egin ohi ditugu, baina beste toki batzuetan ere egin ohi ditugu. Iaz adibidez, Arantzazun abiatu genuen Eskola, Saran egin genuen bat... Aurten ere, Baiona, Iruñea eta Garazin egingo ditugu adibidez.
Zatoz zeu ere
Gonbidatuta zaude, zuretzako ere badugu leku bat Literatura Eskolan. Hilean behin, zapatu goizez, giro atseginean eta literatura hizpide.
Informazio gehiago: bbk-literatura.org
Erantzunak kargatzen...