Sustatu logoa Teknologia albisteak

Berria-ren lehen blogak, Matrakan

Sustatu
2005-10-14 09:10

2005-2006 ikasturte honetan, berrituta dator Matraka, Berriarekin eta bere kasa banatzen den gazteentzako agerkaria. Webgunea ere berritu dute. Eta hantxe azaltzen dira Berriaren lehen blogak.

Matraka.info-ren diseinuak hobera egin du, dexente, gure iritziz. Eta RSS jarioarekin dator, gainera, harpidetzeko aukera ona. Albiste nagusietan hori, blogek berez dituzten jarioez gain.

Bi blogekin hasi dira, b2evolution PHPko tresna doakoarekin eginak. Onintza Enbeita idazle eta bertsolariarena da bata, Estitxu Elduaien kazetariarena bestea. Elduaien da, hain zuzen, Matraka produktuaren koordinatzailea, eta beste blog bat ere badu, Uztarriako blog komunitatean hasi berria, Zeako zea

b2evolution-ek dituen aukerekin, pentsatzekoa da laster izango dela blog gehiago webgune honetan.

Eta Berriak berak blog propioak laster batean aurkeztuko dituela ere pentsa daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu