Sustatu logoa Teknologia albisteak

Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian

Kultura eta nortasun ikusmoldeetaz eta iharduereetaz Euskal Herri osoan egin den inkestaren emaitzak aurkeztu ditu Euskal Kultur Erakundeak, Terexa Lekumberri EKE-ko etnologoaren eskutik. Oraindanik EKEren webgunean eskura daitezke.

Batekmila programaren ekintzen barnean Kultura praktikak eta nortasun kolektiboa Euskal Herrian" izeneko inkesta garrantzitsua bideratu EKE -k, beste eragile eta erakunde batzuen laguntzarekin

Inkestaren helburua Euskal Herri osoan eta besteak beste Iparraldean nortasunari eta kulturari lotuak diren praktika eta jarreren identifikatzea da.

Lau gai landuak izan dira : lurraldea, nortasuna, hizkuntza, kultura eta elkarte bizitza. Euskal Herri guzian 4000 pertsona galdezkatuak izan dira (16 urte goragokoak) : 3822 metodo kuantitatiboaren bidez (inkesta-egileak etxez etxe ibili dira galdesorta batekin) eta 200 inguru metodo kualitatiboaren bidez ( eztabaida taldeak + elkarrizketak + bizitza-historiak).

Laburpenak, emaitzak, txostenak eta bestelako ezaugarriak EKE-ren webgunean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu