EAE-ko 143.000 internautak erabiltzen du euskara Interneten mugitzeko
2005-09-16 18:09
EUSTATek egin dituen inkesten arabera, 2004ko laugarren hiruhilekoan Interneten euskaraz internauten %15,6ak nabigatzen zuen euskaraz; 2005eko lehen hiruhilekoan portzentaje hori %20,4raino igo da. Interneten mugitzeko ia-ia 143.000 internautak erabiltzen du euskara.
Gaur EUSTATek kaleratu duen prentsa-oharrean 2005eko bigarren hiruhilekoan EAE-ko familiei Informazioaren Gizarteari Buruzko Inkestan jasotako datu nagusien laburpena eskaintzen da.
Beti ere, 2005eko bigarren hiruhilekoak eta EAEkoak baino ez direla kontutan izanik, datu aipagarrien artean hauek:
- Interneten 700.000 erabiltzaile egon da 2005eko bigarren hiruhilekoan.
- Sarearen bidez erosketarik egin duen Internet erabiltzaileen kopurua %6,3 igo da.
- Interneten nabigatzeko euskara erabiltzen duten internauten portzentajea %4,8 puntutan igo da 2005eko bigarren hiruhilekoan.
- Internauten %20,7ak, hau da, 144.600 pertsona baino gehixeagok, erosketak egin dituzte Interneten 2005eko bigarren hiruhilekoan.
- Teknologia berrien eta komunikazioen teknologien ekipamenduetarako sarbideak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gehiago jakiteko EUSTATek kaleratutako prentsa-oharra
Erantzunak kargatzen...