Teknologia albisteak

Datu-orrietako spama

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-09-13 : 12:09

Beste spam eraso bat, nahiko orokorra dirudiena, eta Sustatun ere jasaten ari garena, pazientzia apur batekin: formularioak (datu-orriak edo kontaktu-orriak) automatikoki betetzen dituzten robotak spam mezu hutsak bidaltzeko e-postaz.

Sustaturen kontaktu-formularioa eta artikuluen erantzunak ari dira era honetako spam-a jasotzen azken egunetan. Eibar.org-eko blog batzuetan ere ikusi izan da.

Iraileko egun hauetan, munduan toki askotan ari gara erreferentzia antzekoak aurkitzen, spam orokorra delakoan, ez euskaldun batzuen kontrako txikikeria bat. Horra adibide parea.

Zer egin? Agoantatu, akaso. Bestela, formularioetan bidalketa ziurtatzeko galdera gizatiarrak jartzea izan daiteke konponbide bat. Adibidez, batuketa bat egitera behartzen zaituen horietako bat. Gorkalimotxo blogean, adibidez, asteko egun jakin bat eman behar duzu erantzun ahal izateko datu-orria betetzerakoan.

Erantzun

Sartu