Teknologia albisteak

Aizue.com: leku bitxiak gomendatzeko bloga

Erabiltzailearen aurpegia
Dorleta Kortazar Alkoz - Gipuzkoako Gazteentzako Informazio Zerbitzuak
2005-09-14 : 19:09

"Gomendatzen dizut: merezi du!" oporretako gomendioen sariketa jarri dugu martxan Gipuzkoako hainbat Gazteentzako Informazio Zerbitzuk. Eta honen berri zabaltzeko blog bat sortu dugu, www.aizue.com helbidean.

Sariketaren helburua da oporretako gomendioak jasotzea aisialdi edo oporraldian ezagututako lekuen gainean, eta honen berri ematea, jasotako informazio guztia beste bidaiariontzat ere erabilgarria izan dadin. Gomendio xumeen bila gabiltza, eta edozein gairen inguruan: alojamendua, lekuak, herriak, mendiak, ibilbideak, museoak, kanpaldiak ...

Bestetik, blog bat sortu dugu, www.aizue.com helbidean. Bertan aurkituko dituzu orain arte bildutako gomendio guztiak, sariketaren nondik norakoak eta parte hartzeko argibideak.

Bada, tarte berria eskaintzen dizugu, pasa berri dituzun oporrak bergogoratu, edota plan berriak eginaz amets egiten jarrai dezazun.

Eta animatu eta parte hartu gure sariketan!!

Erantzun

Sartu