Teknologia albisteak

Deustuko Unibertsitateko Deusto.TV

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2005-09-09 : 13:09

Deustuko Unibertsitateak web berritua kaleratu du irailaren hasiera honetan. Berritasunen artean 14 kanal tematikorekin osatutako Deusto.TV dago.

Oraindik zenbait berritasun eta zerbitzuren faltan, baina Deustuko Unibertsitateko webgune berria irailean ipini da martxan.

Iraileko lehen hamabostaldian zehar Bilboko campuseko eta Donostiako campuseko botoiak sartuko dira, hala nahi dutenek bi tokietako informazioa bereizita ikusi ahal izan dezaten.

Aldaketaren lehen etapa honetan Ikastegi Unibertsitarioetako eta Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako Institutuko informazioa orain arteko webera berbideratuta egongo da, ikastegi guztiek euren edukiak sartu arte.

Deusto TV

Berritasunen artean Deusto TV dago. 14 kanal eskaintzen dira, 7 kanal irekiak (Agora, Comunicación, Cultura Vasca, Forum Deusto, Innova eta zuzenean ematen diren Research Channel eta University of Washington ) eta beste 7 kanal erabiltzaile baimenduentzat bakarrik. Denak ez daude martxan, baina 2005-2006 ikasurte honetan egongo dira.

Zoritzarrez, ez dago kanal euskaldunik. Momentuz, Cultura Vasca izeneko kanala gazteleraz da.

Hala ere, Deustuko Unibertsitatean izandako hitzaldi interesgarriak ikusi daitezke Forum Deusto edo Innova bezalako kanal irekietan.

Erantzun

Sartu